Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Iñigoren hiletan zaudete eta apaiza, tipo itsusi eta arraro bat, pulpituan sermoia irakurtzen ari da. Oso goibel zaude zure eserlekuan, negarrez. Zure hildako lagunaren gurasoak, zu bezala, negarrez ari dira eta aiton-amonek, aldiz, lurrari begiratzen diote.

Bat-batean elizako ateak zabaltzen dira eta hamar bat polizia sartzen dira guztiak batera. Jende guztia haiei begira geratzen da, baina gero begirada guztiak apaizarengana abiatzen dira. Agenteen pistolak pulpitura apuntatzen dute, honen atzean apaiza baitago. “Altxatu eta jarri eskuak buruaren gainean” agintzen dio polizia buruak. Apaizak jaramon egiten du ez baitu nahi tiro bat jasotzerik. Atxilotu eta gero, jende guztia haien etxeetara joaten zarete zergatik atxilotu duten galdetzen.

Jadanik komisarian zergatik egin zuen galdetzen diote apaizari.

- Zergatik egin nuen zer? -galdetzen du tontoarena eginez.

- Zergatik hil zenuen Iñigo? -insistitzen du polizia buruak.

- Ongi da -esango dut. Dena hasi zen udako igande batean. Sermoia irakurtzen ari nintzela “me aburro, que rollo” eta horrelako gauzak entzuten hasi nintzen. Pazientzia galtzen hasia nintzen, beraz, erruduna bilatzeari ekin nion. Nor zen jakin nuenean, eskarmentu bat merezi zuela pentsatu nuen. Sermoia amaitu eta gero agirika egin nion, baina ez zuen ezertarako balio izan hurrengo bi asteko igandeetan berdin egon baitzen. Orduan hilketaren asuntoa bururatu zitzaidan. Plan bikaina zen, baina zoritxarrez, ikaslea hil ondoren bere lagunak sartu ziren saltsan. Ez nekien zer egin, Iñigoren lagunak benetan detektibe onak ziren eta. Horregatik pentsatu behar nuela uste nuen eta niri ondo pentsatzea... ez zait benetan ondo ematen, dena aintzat hartu behar da; horren ondorioz, pistak borratzeaz ahaztu nintzen eta nire etxera lasai-lasai joan nintzen. Egunak pasatuz joan direnez, kasua argitzen joan da eta, orain, hemen nago, zorigaitzez.

“Horixe da guztia” esanez ematen dio amaiera apaizak kontaketari. Erruduntasun diskurtso hau entzun duen poliziak esku-burdinak jartzen dizkio eta kartzela sartzen du.

Egun batzuk barru zure etxera gutun bat heltzen da gertatutakoa argitzen eta poliziak sinatua.


bereizlea2.jpg
amaiera.jpg