Brasil_en_dos_ruedas-1.jpg

bereizlea.jpg
Indiarrengana hurbiltzen zara. Beldur handia daukazu. Ez dakizu zer esan, zer egin. Indiarrek aurpegi arraroz begiratzen dizute. Agurtzen dituzu baina beraiek ez dizute ezer esaten. Bat- batean horietako bat zerbait esaten saiatzen da.

- gel...gur...- esaten dizu.- ez diozu ongi ulertzen . Berriro saiatzen da.

- Gelditu gurekin tribuan -errepikatzen dizu.

Orain bai, orain ulertu egin duzu. Beraien tribuan sartzeko gonbidapena egiten dizute. Gonbidapena baieztatzen duzu baina horretarako proba bat pasatu behar duzu. Proba honako da hau:

Basora joan behar duzu eta basurde bat bilatu, hau aurkitu ondoren lantza baten laguntzaz hil eta tribura eraman behar duzu.

Prest zaude proba egiteko, lantza eskuan eta arropa egokiz basorako bidean jartzen zara. Ordu erdiz ibili ostean basurde batzuk ikusten dituzu. Haiengana hurbiltzen zara astiro-astiro, eta bat-batean zass!! lantza bota eta haietako bati tripan ematen diozu. Beste guztiek korrika alde egiten dute. Harengana hurbiltzen zara; ez da mugitzen. Lantza kentzera zoaz, bat-batean basurdea hanka mugitzen du oso azkar eta aurpegian zauri bat egiten dizu baina zuk erreflejo handiak dituzunez lantza eskuetan hartu eta ti-ta batean berriz iltzatu egiten duzu; bizirik ez dagoela konprobatzen duzu eta indiar batek emandako soka bat daukazu. Soka basurdearen hankan lotzen duzu eta tiraka hasten zara. Bi ordu pasa ostean tribura heltzen zara eta indiarrei erakusten diezu.

- Aizue, begiratu!! Proba pasa al dut? -esaten diezu urduri.

- Mmmm.. bai, bai tribuan gurekin sartu ahal zara - erantzuten dizu indiarrak.

Zu poz pozik jartzen zara eta beraiekin geratzen zara. Zure bizitza berritu duzu eta orain ez daukazu Brasilera joateko gogorik. Ongi zaude hor. Indiarrekin.
bereizlea.jpg

amaiera.jpg