Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Zu, Julen, eta Andoni basora zoazte ikertzera. Bi orduz ibili ondoren, etxe bat ikusten duzue. Atea jo eta bakarrik zabaltzen da. Orduan sartzen zarete. Ikusten duzue gizon bat besaulki batean eserita. Zuk eta zure lagunak gizonari galdetzen diozue:

- Ikusi duzu mutiko ilehoria, begi marroiak dituena eta gure adinekoa dena? -galdetzen duzu zuk.

- Ez, nik ez dut ezer ikusi; nire etxean egon naiz egun osoan eta orain zoazte hemendik!! -esaten du gizonak.

Ateratzen zarete ziztu bizian. Bat-batean zu zulo batean jauzten zara eta han aurkitzen duzu Iñigoren zapatila eta polizia baten plaka. Orduan oihuka hasten zara esaten:

- Lagundu mesedez!! Zulo batean nago!! Lagundu!!

- Baina nola sartu zara zulo horretan? -esaten dizu Julenek.

Guztion artean laguntzen dizute zulotik ateratzen. Zuk erakusten diezu zapatila eta poliziaren plaka. Andoniri ideia bat bururatzen zaio:

- Badakit zer egin. Polizia-etxera deituko dugu, agian dakite zerbait Iñigotaz -proposatzen du Andonik.

- Bai hori egingo dugu!!!

- Bueno orduan orain nire mugikorra hartu eta deituko dugu -esaten du Julenek

Julenen mugikorraren bitartez deitzen duzue, baina ez du inork telefonoa hartzen. Orduan proposatzen duzue herriko polizia-etxera joatea eta hori egiten duzue. Hara heltzerakoan, harriturik geratzen zarete Iñigo ikustean. Zuk oso urduri esaten duzu:

- Baina Iñigo zer egiten duzu hemen? Zer egin duzu? -galdetzen duzu zuk oso urduri.

- Nik ez dut ezer egin, hau nire lan berria da.

- Nola ez diguzu esan? -galdetzen du Andonik

- Ba ez dakit, ustekabe bat eman nahi nizuen -esaten du Iñigok.

Zu, Julen eta Andoni polizi etxetik ateratzen zarete. Alde batetik pozik Iñigo lana duelako eta hilda ez dagoelako, baina, bestetik triste ez dizuelako ezer kontatu lanari buruz. Orain hobeto zaudete laurok.


bereizlea2.jpg
amaiera.jpg