Barnetegia.jpg

bereizlea2.jpg
Patioan kokatzen zarete, egun normala dirudi, ume guztiak jolasten ari dira ezer gertatuko ez bailitzan, baina bitartean zure taldea zakarrontzien ertz batetan dago Iñigoren desagerpenean pentsatzen.

Egun asko pasa dira egoera berdinean; alde batetik, irakasleak ezer egin barik; bestetik, zuek zer egin pentsatzen eta azkenean, taldearen adostasunez pisten bila joatea erabakitzen duzue:

-Zuzendariek ezer egiten ez badute, gu geu hasi beharko gara pistak bilatzen - adierazten duzu konfiantza guztiarekin.

-Bai, baina nondik hasiko gara bilatzen? Barnetegi hau oso handia eta arriskutsua da; gainera, ez daukagu aztarna bat ere eta gogorrena da barnetegi guztia gure kontran dagoela- adierazten du Julenek ia-ia negarrez.


Hitz hauek entzunda taldearen aurpegi guztiak aldatu egin ziren, Julenek esan duen guztia egia da eta gainera aste hau benetan oso gogorra izaten ari da klaseen eta azterketen kontuagatik.

Bilera amaitu ondoren futbol partidu bat egitea erabakitzen duzue. Partidu ona da baina Andonik ostiko itzela ematen dio baloiari eta basorantz bidaltzen du.

-A ze nolako ostikoa eman diozun baloiari -adierazten diozu irribarrez-. Zoaz oraintxe bertan baloiaren bila.

Basoko bidea hartu eta baloiaren bila doa, baloia ikusi orduko bat-batean Andonik pentsatzen du:

-Itxaron pixka bat, leku hau ez da Iñigo etortzen den lekura bere koadroak marrazteko?Julen, eeeeee... zu etorri hona; begira, hau ez da Iñigo etortzen den lekura marrazteko?

-Bai egia da; beraz... hemendik hasiko al gara aztarnen bila? -galdetzen du Julenek.

-Bai, hemendik eta oraintxe bertan hasiko gara!


bereizlea2.jpg
  • Ikerketa poliziak eraman dezan nahi baduzu, LEIXURI
  • Aztarnen bilaketa klasean jarraitzekotan, MIREN