Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Pistak bilatu eta bilatu ostean, ezer aurkitu ez duzuenez eta berandu egin denez, zuen logeletara joaten zarete lo egitera:

- Beno, ni lo egitera joango naiz -esaten duzu zuk.

- Guk ere bai, oso nekatuta gaude eta -adierazten dute zure lagun guztiek.

Hurrengo goizean neke-neke altxatu egiten zara eta, kanpora ateratzean, zure lagun guztiak falta direla konturatzen zara. Barnetegi osotik begiratzen duzu, baina ez da inor ageri. Orduan, korrika joaten zara kanpora broma bat besterik ez dela pentsatzen, baina ibili eta ibili eta ez duzu inor aurkitzen:

-Lagunak! Non zaudete! Ez gastatu niri bromarik, eh! -garrasi egiten duzu zuk.

Barnetegira bueltatzea pentsatzen duzunean, basamortu handi eta luze batean galdu egiten zara. Ibiltzen pasatzen duzu egun osoa, baina basamortua amaigabea iruditzen zaizu. Momentu hartan, harkaitz handi bat ikusten duzu zure aurrean, eta bere itzalean babesten zara eguzki izpietatik, guztia amets gaizto bat izateko esperantzarekin.


bereizlea2.jpg
amaiera.jpg