Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Herriko kaleetatik zoazte lasai-lasai baina bakarrik fisikoki, barrutik oso urduri zaudete guztiok. Non egongo ote da Iñigo? Ihes egin du? Norbaitek bera akabatu al du? Kale erdian pertsona beltzaran bat aurkitzen duzue lurrean jezarrita. Zuei begirada bat botatzen dizue. Atzamarrarekin ezetz esaten dizue. Bat batean beltzarana zerbait esaten ari den momentuan, garrasi bat entzuten da etxe baten barrutik. Lehio bat apurtu egiten da eta harri bat jauzi egiten da barrutik. Harria nota bat dauka eta hartu egiten duzue. Notan hau jartzen du: “Zuen laguna nirekin dago, oraindik bizirik, berriro ikusi nahi baduzue zuen irakasle bat eman behar didazue. Zertarako? Ba berarekin akabatzeko”. Oso ikaratuta zaudete, zure lagun baten bizitza irakasle batenaren truke aldatuko duzue. Ados jarri ondoren, irakaslea aukeratu duzue: Carlito.

Barnetegiko pasabideetatik txarto begiratzen diozue Carlitosi, baina laguna gehiago maitatzen duzue eta irakasle hori ez duzue gogoko. Plan bat daukazue; badakizue nola akabatu berarekin.

Gaua heldu da eta denok oso urduri zaudete. Beraren logelara zoazte isil-isilik soka batekin. Sorpresaz hartzen duzue sokarekin eta leihotik bota egiten duzue. Soinu oso txarra entzuten da eta zu bakarrik jaistea erabakitzen duzu. Han ez duzu aurkitzen irakaslearen gorpua, baina bai zure Iñigo lagunarena. Korrika zoaz logelara eta dena odolez aurkitzen duzu. Nota bat lurrean dago, hartzen duzu eta irakurri egiten duzu: Hurrengoa zara zu, guztiak nire sarean jauzi zarete.

Korrika ateratzen zara logelatik eta azken atea irekitzean gizon bat aurkitzen duzu, arma bat eskuan, hau altxatzen du, zure buruan jarri egiten du.

bereizlea2.jpg
amaiera.jpg