Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Julen, Andoni eta zu, zeuen klasera iristen zarete. Bertako atea ia guztiz apurtuta dago, gainera, beheko aldetik sagu batek igaro dezakeen zulo bat aurkitzen da.

Klasera sartutakoan bi ikaskide aurkitzen dituzue: Iker eta Pablo. Iker zeure adineko mutikoa da. Oso ahots altua dauka eta hitz egiten duen bakoitzean hormek dardar egiten dute eta jausiko diren itxura ematen du. Pablo oso mutil arduratsua da, gauzak esan baino lehen bi aldiz pentsatzen ditu.

-kaixo lagunok, ikusi al duzue Iñigo? -galdetzen die Julenek.

-Barkatu, baina ez dugu ikusi egun osoan -erantzuten dizue Ikerrek ohikatzen duen bitartean.

-Mila esker laguntzeagatik -eskertzen die Andonik.

Bapatean, zuri, komunera joateko gogoak sartzen zaizkizu, beldurrez gainezka zaude; horregatik, Andoniri eta Juleni komunera, zurekin joateko eskatzen diezu, beraiek adiskide on bezala onartzen dute. Komuneko bidean odol tantak ikusten dituzue; hirurok uste duzue Iñigorenak izan ahal direla; hortaz, beraiei jarraitzen diezue. Tantatxoak komunean bukatzen dira. Ikastolako komuna naskagarria zen, gehienetan txisez beterik zegoen, honen ondorioz, txarto usaintzen zuen. Bainugelako leku guztietan miatzen duzue ea arrastorik aurkitzen duzuen, baina ez dago ezer.


Segundo bat igarotakoan, Andoni komuneko ateak irekitzen hasten da, orduan, horietako bat zirrikituz itxita dagoela konturatzen zarete. Andonik, oso indartsua denez, ostiko batez atea irekitzen du. Atearen atzean Iñigo dago, zeuen, zoriontasunerako hatzamar batean urradura txikia ikusten zaio eta zurrungak entzuten dituzue.

-Buf, gaitzerdi! hilda zegoela uste nuen -esaten du Julenek.

-Seguraski odol tantak ikusi orduko Iñigo beldurtuko zen eta beldurrez lotan geratuko zen -gehitzen du Andonik.

-Beno, garantsitsuena, ondo dagoela ikustea da -bukatzen duzu.

Hurrengo egunean Iñigo logelan aurkitzen duzue eta gertatutakoa kontatzen diozu.

bereizlea2.jpg
amaiera.jpg