Brasil_en_dos_ruedas-1.jpg

bereizlea.jpg

Hegazkinaren ondoan zaude eta hegazkinaren barruan sartzea erabakitzen duzu janaria hartzeko. Hegazkinean, gizon bat aurkitzen duzu bizirik baina zaurituta. Bat-batean, gizona hitz egiten hasten da.

- Lagundu mesedez lagundu, zaurituta nago! -oihukatzen du gizonak.

Zuk botikak bilatzera zoaz eta fardeltxo bat botikaz beteta aurkitzen duzu.Gizona hobeto jartzen da; ia ez zion zauriak minik egiten.

- Nola da zure izena? –galdetzen diozu gizonari.

- Nire izena Peru da -erantzuten dizu gizonak.

Biak hegazkinetik atera eta oihanetik mugitzen zarete zerbait aurkitzeko. Denbora asko ibili eta gero, indiar tribu batekin egiten duzue topo. Indiarrek, han zeuzkaten arma guztiak ateratzen dituzte zuek hiltzeko asmoz. Ez diezuela minik egingo esaten diozue baina ez dute zuen hizkuntzaz hitz egiten, haien hizkuntzaz baizik. Peruk arbaso indiarrak zituen eta haien hizkuntza hitz egiten du.

- Txabola bat egin nahi dugu hemen egun batzuetan geratzeko oihan honetatik atera arte -esaten die Peruk indiarrei.

- Txabola egiten lagunduko dizuegu -erantzuten dizuete indiarrek.

Guztiak txabola egiteko materiala bilatzera joaten zarete.

Ordu bat eta gero, zuek eta indiar tribua elkartzen zarete materialarekin etxea egiten hasteko. Material asko zegoen. Zuhaitz adarrak, hostoak, metalak, egurak... Txabola egiten hasten zarete eta asko kostata, azkenean bukatu egiten duzue. Oso ondo geratu da azkenean.

Txabola handia eta altua da, zuhaitz baten ondoan dago eta. Txabolara igotzeko, egurra eta iltze batzuekin eskailera luze bat egin duzu. Leiho bezala, hostoak egur zulatu baten aurrean jarri duzue. Zuhaitzean egur zati txikiak daude zuhaitzera eskaileretan bezala igotzeko. Txabola barruan hegazkinetik hartutako botikinak eta janariak jartzen dituzue. Euria egiten duenerako olana luze bat jarri duzue txabola gainean.

Egun hauetan, indiar tribuari hauek ez dakizkiten gauzak erakutsi dizkiozue Peruk eta zuk. Zuk ere haien hizkuntza ikasi duzu hainbat egunetan Peru eta indiar tribua hitz egiten egon direlako. Ia-ia indiarrekin hitz egitean zerbait ulertzen duzu, baina oraindik ez asko.

Zuk eta Peruk berriro hegazkinera joatea pentsatzen duzue etxera joateko ordua delako. Indiar tribua agurtu ostean, ordu askoz ibili eta gero, azkenean hegazkina aurkitzen duzue. Hegazkina duen irratira abiatzen zarete eta pixka bat apurtuta dagoela ohartzen zarete. Peruri irratia konpontzeko tresnak bilatzeko esaten diozu. Minutu pare batzuk pasatu eta gero, Peru irratia konpontzeko tresnekin aurkezten da eta bion artean irratia konpontzea lortzen duzue. Irratiaz Brasilgo aireportuarekin konektatzea lortzen duzue eta zuen arazoa azaltzen dizkiozue. Aireportukoek, helikoptero bat hara eramango dutela esaten dizute. Ordu bat pasatu eta gero, helikoptero bat heltzen da eta Peru eta zu etxera eramaten zaituztete.



bereizlea.jpg
amaiera.jpg