Brasil_en_dos_ruedas-1.jpg

bereizlea.jpg
Indigenek preso hartzen zaituzte eta tribuan sartzeko aukera ematen dizute, baina, zuk, ezeztatu egiten duzu, haien aurka jarriz.

Bat-batean, zirkulu bat osatuz haien hizkuntzan hitz egiten hasten dira.

Halako batean, batek sua pizten du eta beste batek kaiola bat dakar.

Denek suaren inguruan saltoka eta abesten hasten dira, eta zu libre uzten zaituzte. Baina, dena lasaituta dirudienean, kaiolatik lehoi bat agertzen da eta zure gainean salto egiten du, zu akabatzeko asmoz.

Lurretik zurezko makil bat hartu eta lehoiari bularrean sartzen diozu.

Hilda dagoela dirudi…

Dantzak eta kantak gelditzen dira, eta indigena horien buruzagia hurbiltzen zaizu. Tribu horietako bik lantza batzuk hartu eta zuei ematen dizkizuete. Duelu bat egingo duzula ematen du.

Segundo gutxi barru buruzagiak erasora jotzen du, zure besoa odoletan utziz. Minaren minez lurrera erortzen zara, ezin izango duzu inoiz menpean hartu. Berriro ere, buruzagiak zu lurrean ikusita, zure gainean jauzi egiten du zu hiltzeko asmoz. Bueltaka, alde batera joaten zara eta aurkaria lurrera jauzten da. Lantzaren punta buruan jartzen diozu, baina, ez duzu hiltzeko adorerik. Bizitza barkatzen diozu; hala ere, duelua irabazi duzunez, tribu horretako buruzagitzat hartzen zaituzte.

Beraiekin geratzen zara, eta orduan, beraien altxorra erakusten dizute, 2000 kilo urre eta diamantezko meategi bat. Beraien altxorra gordetzeko eskatzen dizute eta pixkanaka zure hizkuntza erakusten diezu; hala eta guztiz ere, beraiek beren hizkuntza ere erakusten dizute, haien ohiturak etab., horrela, ohiturak aldatuz hobeto konpontzen zarete.

Azkenik, bere familiako kide bat izatera ailegatu zara, eta dirua soberan duzunez, Brasilera joateko gogoak joaten zaizkizu, hemen duzu benetako familia.



bereizlea.jpg
amaiera.jpg