Brasil_en_dos_ruedas-1.jpg
bereizlea.jpg

Une batez, gelditu egiten zara hegazkinaren itxura penagarria ikusteko. Malkoak begietan dituzu, hildakoengan pentsatzen ari zarelako. Duzun ausardi guztiarekin, hegazkinean sartzen zara, nahiz eta gogorik ez izan.

Ez duzu hitzik barruan ikusten duzuna azaltzeko. Zure begien aurrean odol itsaso bat dago. Isiltasuna nabarmena da leku goibel horretan. Ez duzu denbora galtzerik, beraz, pentsamendu horiek burutik kentzen dituzu. Gorpu eta hainbat gauzaren gainetik pasatuz, biltegirako bidea hartzen duzu. Biltegiak, zabortegi bat dirudi. Talka egiterakoan, janari eta edari botilak jausi eta lehertu egin dira. Ahal duzun guztia hartu eta komunetara abiatzen zara. Handik, hartutako botilak urez betetzen dituzu.

Bildutako guztia, hildako baten kamisetaren barruan gordetzen duzu. Mahai baten metalezko barra bat hartuta, honen atzealdean kamiseta lotzen duzu.

Hegazkinetik ateratzen zara, eta honi azken begirada botaz, handik urruntzen zara. Baina, zure arazoak ez dira hor amaituko. Pentsatzen hasten zarenean, ez zara gogoratzen nondik etorri zaren, presak direla eta ez zarelako adi egon.


Berriro galtzeko beldurrez, zauden lekuan gelditzen zara. Momentuz, daukazun janari eta urarekin mantenduko zara. Lo egiteko lekua aurkitu duzu, txolarrezko “ohe” bat eginda. Lehenengo bi egunak ondo pasatu dituzu baina hirugarrenean baliabide urrirekin gelditu zara.

Hortaz, beste erremediorik ez duzunez, oihanaren barruan sartzen zara. Hurrengo orduak, oso txarto pasatu dituzu, zoazen lekutik fruituak eskasak baitira.

Bat-batean, distira egiten duen zerbait ikusten duzu. Jada, beldurrik gabe aurrera egiten duzu...ezin diezu zure begiei krediturik eman... Zure aurrean tenplu sakratu dotore eta eder bat aurkezten zaizu.

Dudatan gelditu barik, barrura sartzen zara. Han ikusten duzuna ikusgarria da. Sabai izugarri landua dauka tenpluak, liho apainduek dekorazio maila igotzen dutela.

Berehala, apaiza bezalako indiar bat agertzen zaizu eta ulertzen ez duzun hizkuntza batean hitz egiten dizu. Zeinuen bidez, elkar ulertzea lortzen duzue nekez.

Azkenean, kultura arraroko apaiz talde bat ere agertzen da, zuri ostatu eskainiz.

Momentu batez, zure familiaz oroitzen zara, baia zure ustetan, ikertzaileek fenomenoa aztertzen arituko dira, ke zutabe baten bila ibiliko direla, hegazkinaren bila.

Gutxienez, esperantza ez duzu faltan izango, ez.


bereizlea.jpg
amaiera.jpg