Barnetegia.jpg
bereizlea2.jpg

Andoni, Julen eta zu pistak bilatzera joaten zarete. Andoni indartsuena aurretik zihoan inoren beldur gabe baina bat-batean Julen oihuka hasten da esanez:

-Eeee mutilak! Goazen basora hor daudelako lekurik hoberenetarikoak gorpu bat ezkutatzeko.

Orduan denok erantzun zenioten:

-Egia da, goazen.

Momentu berean mapa bat hartu eta basora joateko bide bat erabaki edo aukeratzen duzue. Bide motzena zen Barnetegitik ateratzean ezkerrera joatea, eta hori da egiten duzuena. Bidean zehar pertsona oso arraroak ezagutzen dituzue; bata, begi bakarrekoa eta oso txiroa den beste pertsona bat –Antxon izeneko heldua, oso jatorra-. Beste bat Aitor izenekoa –hiru hankako pertsonaia, oso bordea dena-. Azkenean heltzen zarete basoaren hasierara, Julenek proposatzen du:


-Sakabana gaitezen; bestela, ez dugu inoiz ere aurkituko.

Baina zuek erantzuten diozue:

-Ez, hobea da taldeka bilatzea.

Julen kaskagogorra izan arren, konbentzitzen duzue taldeka joateko. Hiru ordu pasa dira baina oraindik ez duzue ezer aurkitzen. Bat-batean Andonik esaten du:

-Zatozte hona! Begira, hemen pertsona baten oinetakoen aztarnak daude.

-Gainera, odola dute –adierazten du Julenek.

Tipi-tapa, tipi-tapa arrastoak jarraituz ezagutzen ez duzuen pasabide batera ailegatzen zarete. Han sartu eta bide estu bati jarraituz, helmugara heltzen zarete. Handik atera eta zuzendariaren bulegoko mahiaren azpiko ate txiki batetik ateratzen zarete. Bat-batean zuzendaria ikusten duzue odolez zikindutako labana bat eskuan, baina zortez ez zaituzte ikusten baina zuek, hala ere, bere atzetik zoazte. Bat-batean zuk esaten duzu:

-Ez al goaz gure klaserako bidetik?

Eta Julenek esaten du:

-Egia da, ez dakit ze susmo dituen.

Bat-batean ikusten duzue nola zabaltzen duen zuzendariak zure klaseko atea eta abiada batean sartu; ateratzean ez dauka labanarik.

bereizlea2.jpg
  • Egoera larria izan arren, izugarrizko txizagura sortu zaizu. Nola kontrolatu, GORKA
  • Momentuz ezin duzula ezer egin erabakitzen duzu eta lo egitera joan nahi baduzu, JOANA